Hemen zaude

Aurkezpena

Excavaciones y transportes ORSA SL 1976. urtean eratu zen eraikuntza-enpresa gisa eta obra publikoa, urbanizazioak eta errepideak ditu jarduera nagusi.

Abangoardiako baliabideak, ekipamenduak eta teknologiak bereganatuta egin du gora azken urteotan, bezeroa kalitaterik onenarekin gogobetetzea lehenetsita.

Premisa horrekin, ORSA aitzindari bilakatu da obra zibila egiten, eta erreferente da errepideetako bide-zoruen garapenean; izan ere, askotariko makina eraginkorrei esker, produkzio osoa har dezakegu geure gain, modu independentean eta pertsonalean.

Giza baliabideetan eta makinetan inbertsio handiak egiten ditugu eta kalitate-kontrol zorrotza darabilgu; apustu horiek dira gure estrategiaren funtsa.

Horri guztiari esker, gure obren kudeaketa egokia eta langile kualifikatuen taldea bermatzeaz gain, hitzartutako epeak eta kalitateak betetzeko moduan gaude, erantzun-gaitasun egokia baitugu gure obrak egikaritzean.