Hemen zaude

Prebentzioa eta segurtasuna

Aenor 18001Orsak apustu garbia egin du segurtasunaren alde, lan-arriskuen prebentzioan goi mailako prestakuntza duten zenbait teknikariz osatuta baitago bere langilegoa, erabateko ardura dutelarik arlo honetan. Horri esker, enpresaren jardueretan sortzen diren segurtasun eta osasun arazoei modu zuzen, tekniko eta profesionalean aurre egin ahal izan diegu.

Ondorioz, Orsak Prebentzio Sistema propioa dauka. Ardura, jarduera protokolo, giza baliabide eta materialak zehazten dituena, enpresak gauzatzen dituen jarduera guztietan segurtasuna bermatu asmoz.

Orsak prebentzio kulturari behin betiko bultzada emateko, AENOR entitateak gure enpresetako Lan Arriskuen Prebentzio sistemak egiaztatu ditu OHSAS 18001:2007 "Laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa sistemak" estandarraren bitartez. Estandar hori betetzea borondatezkoa da eta Legeak eskatzen dizkigun arauzko ziurtagirien osagarria da.

Gainera, gure Lan Arriskuen Prebentzio sistemak Kalitate eta Ingurumen sistemetan barneratu ditugu eta AENORek urtero elkarrekin ikuskatzen ditu.