Hemen zaude

Lurzoru egonkortua zabaltzea

Ingurumen-faktoreak eta ekonomikoak kontuan hartuta, azpiegitura-lanetan komenigarria da tokian tokiko materiala berrerabiltzea bide-zorua egiteko.

ORSAk baditu beharrezko teknika eta ekipamenduak, lurzoruak obran bertan birziklatzeko, bai modu lehorrean, karea edo zementua erabiliz, bai modu hezean, printzipioz botatzekoak ziren hondeaketa-materialak zabaldegiak egiteko aprobetxatuz.

Gure laborategian aldez aurretik aztertzen ditugu lan-formula lortzeko erabiliko ditugun materialak, eta bukatutako unitatearen kalitate-kontrola ere egiten dugu. Horrela, irtenbide integrala eskaintzen dugu.